XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GIPUZKOAKO SENDAGAIGILEEN ELKARTEA IRAGARPENA, zeinen bidez hamabost eguneko epea irekitzen bait da Donostiako (Gipuzkoa) Alzako 13-3 Poligonoan farmazia bat zabaltzeko beste eskabide batzuk aurkeztu ahal izateko.

Ma. Eugenia Herrero Zabaleta andreak Donostiako (Gipuzkoa) Alzako 13-3 Poligonoan farmazia bat zabaltzeko baimena eskatu du, 3.1.b. atalaren arabera.

Espedientea apirilaren 14eko 909/78 Errege Dekretuaren 4. atalarekin, 1979ko azaroaren 21eko Aginduaren 67. atalarekin eta Administrazio Prozeduraren Legearen 108. atalarekin bat etorriz izapidetuko da.

Indarrean dagoen legerian xedatutakoa betez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarpen hau argitaratzen denetik aurrera hamabost eguneko epea zabalduko da; epe horretan, Donostian (Gipuzkoa) farmazia bat zabaltzeko beste eskabide batzuk aurkeztu ahal izango dira Gipuzkoako Sendagaigileen Elkarteko Idazkaritzan.

Donostia-San Sebastián, 1990eko azaroak 15. Idazkaria, NEREA REZOLA.

O. E. Lehendakaria, Ma. PETRA AGUIRRE.